XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urte zaharra herrian

Urtetik urtera geroz eta jende gehiagok Urte Zahar gaua herrian pasatzeko erabakia hartzen du, giro ederra sortuaz eta parranda majoa egiteko bide eginez.

Aurtengorako ere Kultur etxea proposamen honekin datorkizue, herrian horrelako giroa mantendu dadin. Animatu eta ondo pasa!

Bai Euskarari!

Eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere, giro ederrean ospatu ziren Bai euskarari kanpaina dela eta herrian gauzatutako zenbait ekintza abenduaren 20an.

Besteak beste, eguraldiak aginduta, buruhandiak herriko pilotalekuan ibili ziren haurren gozamenerako.

Ondoren txistorra eta sagardoa banatu zen udal arkupeetan.

Guzti hori herriko trikitilariek lagundurik.

Tobera Musika Eskolaren oharra

Tobera Musika Eskolak aurten ere Errege Kabalgata antolatu du.

Bertan aurreko urteetan bezala antortxak eramateko jendea behar da, beraz, bertan parte hartu nahi duenak eman beza izena Udaletxean edo honako telefono hauetara deituz: 943 801351 edo 943 801570 (erantzungailuan utzi izena).

Kabalgata aurretik luntx bat izango da partaideentzat.